OHITURA
ONAK IKASTEKO OINARRI TEORIKOAK
Gurasoek haurra izatea erabakitzen dutenean, munduko maitasunik
handienaz haziko dutela eta pertsona zoriontsua eta arduratsua izaten
erakutsiko diotela pentsatzen dute beti. Eta maitasun, irakaspen eta arau
horiek guztiek emaitza bikaina eman ohi dute, baldin eta helduek zentzuz eta
koherentziaz jokatzen badute. Seme- alabek jaso egiten dituzte estimulu horiek
guztiak eta gurasoen koherentziaren arabera erantzuten diete estimulu horiei
guztiei.
Guraso batzuek galdetu ohi dute zergatik ez zaien semea edo alaba haiek
uste zuten modukoa irten, eta zergatik hartzen dituen halako edo bestelako
jokabide bitxiak; baina, egoera horietan, koherentzia eza eta interpretazio
okerra haurraren hazkundearen zein unetan gertatu ote ziren da benetako
galdera. Kontua ez da nork bere burua errudun jotzea eta egindako hutsengatik
damutzea, baizik eta zer gertatu den jabetzea eta zuzeneko bideari berriz nola
hel dakiokeen asmatzea.
Gurasoek seme- alabei maitasunez erakusten eta ematen dieten guztia
positiboa da, akatsak akats; izan ere, akatsetatik ere asko ikasten da,
norberaren nolakotasunak era gabeziak agerian uzten dituzte eta.
Hala, inor ez da ikasita jaitzen, baina jarrera ona eta prestutasuna
izanez gero, denetik ikasten da. Gurasoek aitortzen dutenean ez dakitela
jokabide jakin batzuk seme- alabei nola erakutsi, horretarako bitarteko
egokiena bilatzea da onena, bat- bateko estrategiarik saiatu gabe, horrek
gauzak oker baititzake. “ Denetik egin dugu”, “ alferrik da”. Askotan entzungo
zenituzten era horretarako esaldiak; baina ezer ez da alferrik, inola ere, eta
dirudiena baino askoz ere errazagoa da, gainera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario