Zatoz nirekin ipuinen mundua ezagutzera!

2011/11/17

NOLA KOMUNIKATZEN DIRA HAURRAK?


NOLA KOMUNIKATZEN DIRA HAURRAK?

Haurrak izaki argiak dira, benetan azkarrak. Jaiotzatik bertatik adi- adi begiratzen diete gurasoei, eta badakite nola jardun behar duten haiek beren desirei eta eskariei erantzuteko. Hau da, badakite, ongi jakin ere, edozer egiten dutela ere, gurasoek erreakzionatu egingo dutela. Eta hazi ahala, helduekin komunikatzeko gero eta gaitasun handiagoa hartzen dute.
6 eta 18 hilabete artean( hizketan ikasi artean): helduei erreakzionaraziko dieten ekintzak eginez komunikatzen dira haurrak. Honako baliabide erabiltzen dituzte horretarako:
·         Irribarrea, kontuak esatea, txalo jotzea: kontutxo horiekin gurasoak hunkitu egiten dira, era zapoak bezala puzten dira, harropuztu egiten dira. Haurrak hogeigarren kontua egiten duenean, ordea, ez dirudi gurasoengan inolako erreakziorik eragiten duenik.
·         Negarra, oihuak, oka egitea eta kolpeak: haurrak errepertorio benetan eraginkorra du gurasoen arreta erakartzeko; gurasoak lasterka joango zaizkio, mainak egitera eta berarekin egotera. Haurrari ez zaio ezer ere gertatzen, ordea: helduen arreta erakarri nahi du, ez du bakarrik egon nahi.
 Horregatik, haurra, bere kabuz lokartzen ez dakienena, gurasoen arreta erakartzen saiatzen da, korrika berarengana joan daitezen. Baina ordurako jabetuta dago kontutxoak eginez ez diotela jaramonik egiten, eta ekintza gogorragoak saiatzen ditu; nolanahi ere, ez beldurtu. Haurrak oka egitea ez da larria, eta bere burua kolpatzen badu ere, nahiz eta kezka sor dezakeen horrek, hasieran, eta arrazoiarekin, ez du min handirik hartuko, eta ikusten badu jarrera horri garrantzirik ez diozula ematen, bertan behera utziko du laster.
18 hilabetetik 5 urtera: adi honetan haurra arma berri bat erabiltzen hasten da: hizkuntza. Helduek ez bezala erabiltzen du, ordea. Hiru urteko haur batentzat, adibidez, beste edozein ekintzaren parekoa da hitza. Badaki hitz jakin batzuk esaten baditu, gurasoek berehala erreakzionatzen dutela. Eta, asko saiatu ondoren, badaki:
-    Goizeko ordu bietan “ coca- cola” esanez gero, ez dio,a inork jaramonik egingo.
-    Goizeko ordu bietan “ aita- ura” hogei aldiz errepikatuz gero, aita ohetik jaikiko dela esaldia esaten duen hogeita batgarrenean. Eta, egarririk izan ez arren, haurrak ura edango du edalontzia gelara eramaten diotenean. “ hara egia zen, gaixoa” pentsa dezaten. Hala, baliabide hori erabiltzen duen hurrengo aldian ere jaramon egingo dioten uste osoa izango du haurrak.
-    “ ama pupu- tripa” esaldia hutsezina da. Esaldi horrekin, ama guztiek jotzen dute haurrarengana, ongi dagoen egiaztatzera.
Ondorioa: zer egingo da haurrak gurasoekin egon nahi duenean? Garbi dago, hitz larri eta eraginkorrenak erabiliko ditu, oinarririk gabe bada ere, eta, sarritan, zehazki zer esan nahi duten jakin gabe ere bai. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario