GOGOAN
IZAN: IPUINAK, HAURRARI AFEKTUA, SEGURTASUNA ETA LASAITASUNA KOMUNIKATZEKO DIRA,
ETA EZ HAURRA LOKARTZEKO
Metodoa zertan
datza? Bada, funtsean, errutina batzuetan, eta errutina horiek afektuz
aplikatzean. Erraza eta zaila aldi berean.
Honako hiru errutina hauek dira
nagusiak: behar bezala jateko ohitura ( afaria), komunikazio afektiboaren
ohitura ( lokartu aurreko lasaitasunezko tartea) eta seme- alabei behar bezala
lo egiten erakusteko jokabide eredu egoki batzuk.
Haurrak lasaitasuna behar du
lokartzeko, lasaitasun hori lortzeko oso lagungarria izango da “
afektibitatearen ohitura” deitzen duguna, eta ipuinak bitarteko ezin hobea dira
afektua adierazteko.
“
lotara joan aurreko ipuinak” une horretarako ipuin aproposak dira, beraz, eta
osagarri bat erantsi diegu gainera. Hezkuntza alderdiari lotutako osagarri bat,
ez baitira haurrei loaren ohitura erakutsi aurretik irakurtzeko edo kontatzeko
material bat soilik, haurren hainbat arazo, zalantza eta galdera zehatz
tratatzeko oinarri baizik.
Haurrak hazten ari dira, hau da, beren
nortasunaren “ eraikuntza” fasean daude, nolabait esateko. Eta ezinbestekoa da
gurasook eraikuntza fase horretan lagun diezaiegun. Mundura ekarri ditugu,
biziki maite ditugu, ordu asko ematen ditugu haiekin eta gure esperientzia dugu
haiei transmititzeko. Seme- alabek irakasle eta lagun asko dituzte, baina
gurasoak bakarrak dira. Beraz, gurasook beti egon behar dugu “ erne”. Guri ere
kontatzen zizkiguten gurasoek ipuinak, beti eskatzen genien:” kontatu ipuina!”
zen gure leloa. Gustukoa genuen gurasoek ipuinak kontatzea. Gogoan dugu une
hori. Eta aipatzekoa da, gainera, munduari buruzko jarrera eta ideiak
aldarazten lagundu izan digutela sarritan ipuin horiek. Aginduak eta gomendioak
betetzeko dira, esplizituak dira. Aldiz, ipuina ibilbide bat da, protagonisten
pasadizoek zenbait balio eta esperientzia erakusten dizkigute ibilbide
horretan, eta agindu batekin nekez ikasiko genituzkeen balioak eta
esperientziak geureganatzen laguntzen digute. Eta gainera, gozatu egiten dugu
istorioekin, gogoan dut gure amak ipuinak kontatzen zizkigula. Garai batean,
ahizpa txikia jaio zenean, jeloskor nenbilen ni, baina amak bere denbora hartu
zuen, sukaldean ari zela, eta istorio zoragarria kontatu zidan, pertsonaia
liluragarriez betea; ez dut oraindik ahaztu. Nire ustez, gurasoek kontatu egin
behar dizkiete ipuinak haurrei, ez soilik erosi. Ipuinaren ordua afektuaren
ordua da, ez liburu inprimatuek, ez telebistak, ez Internetek, ez filmek bete
ezin duten une bat.
Haurrak garatzen ari dira. Heldu gabe
daude oraindik, eta gauza asko jakin, ikasi eta ulertu behar dituzte; horregatik
egin dute hainbeste galdera eta esperimentatzen dute hainbeste. Beraientzat,
bizitzaren parabolak dira ipuinak. Izan ere, adimen aldakorra dute,
fantasiarako joera dute, eta, horri esker, ezin hobeto lortzen dute ipuinetako
fantasia bizitzarekin. Haur bati esaten badiogu “ ez izan hain ausarta,
arriskutsua da eta”, agian ulertuko du, baina ez du “ biziko” arrisku hori.
Aldiz “ Abenturazale handia” ipuina hartzen badugu, eta abentura bila etzetik
ihes egin zuen haurrarena kontatzen badiogu, ipuinaren amaiera ikusitakoan,
orduan jabetuko da zertaz ari garen, protagonistarekin batera biziko baititu
gorabehera guztiak.
Badakigu ipuinek nolako garrantzia
duten haurraren bizitzan, eta, beraz, kontu handiz aukeratu beharko dugu une
bakoitzean zer ipuin kontatu edo irakurri. Haur bat totela bada, adibidez,
zuzen hitz egiten ez duelako jazarpenik edo bazterketarik senti ez dezan saiatu
beharko dugu.
Ipuin bat egunero, bai; baina baita
ipuin sasoi bakoitzeko ere. Gainera, kontuan izan behar dugu seme- alaba bat
baino gehiago baditugu, haur bakoitzari ipuin jakin bat komeniko zaiola.
Ipuinak, bere horretan, zuen esku
duzuen material bat besterik ez dira. Ipuin horietan erabiltzen den hizkuntzak
eta esamoldeek zalantzak eta galderak sortuko dizkiete zuen seme- alabei, eta
zuei bakarrik dagokizue zalantza horiek argitzea. Batzuetan, haurra txikiegia
irudituko zaie, agian; halakoetan, ipuina irakurtzean moldatu egin beharko
duzue, hizkuntza errazagoa erabili beharko duzue kontaketan. Aldiz, zuen haurra
ipuin jakin batentzako nagusiegia dela iruditzen bazaizue, ipuina aberastu egin
beharko duzue, edo horri buruzko txantxak egin , semearen / alabaren nortasunaren
eta formazioaren arabera, betiere.
Era berean, ipuina ozen irakurtzean
kontakizunari eta pertsonaien elkarrizketei ematen diezuen bizitasunak ere badu
garrantzia. Haurrari zer sentipen eragin nahi diogun, horren arabera aldatuko
dugu doinua: emozioa, barrea, samurtasuna, exagerazioa. Aski izango dugu haren
aurpegiari begiratzea, gure umeak zer sentitzen duen jakiteko. Aspertuta badago,
emozioa eman beharko diogu ipuinari, guk asmatutako xehetasunak erantsiz, hala
behar izanez gero; eta beldurtuta badago, berriz, garrantzia kendu beharko
diogu istorioari eta komedia kutsua eman – gauzak neurritik ateraz , adibidez -,
irribarrea eragin arte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario