ALIZIA
LURRALDE MIRESGARRIAN
- Asko falta al zaizu amaitzeko? – galdetu zion Aliziak ahizpa nagusiari. – lo gelditzen ari naiz.
Aliziak begiak erdi itxita zituela, untxi zuri bat ikusi
zuen korrika, galtza bonbatxo beltzak zituen jantzita, lepoko begizta berdea
eta lebita gorria.
- Nora zoaz hain bizkor?- galdetu zion txundituta.
- Berandu nabil! Erreginak
burua moztuko dit – erantzun
zion untxiak erlojuari begira.
Aliziak jakin- minez, haren atzetik joan zen gordelekura.
Barrura sartu, eta … zapla! Izugarrizko jauzia egin zuen. Lurreratu zenean,
Untxi Zuri korridore luze batean ikusi zuen.
Korridorean aurrera, areto handi batera iritsi zen
Alizia. Atetxo bat ikusi zuen, eta sarrailaren zulotik, lorategi eder bat ikusi
zuen, lore erraldoiak kolore askotako txoriak … Zein gustura sartuko
litzatekeen paradisu horretara! Eta ia- ia lortu zuen. Ontzi txiki batetik ura
edan ondoren, ate hartatik igarotzeko adina txikitu zitzaion gorputza. Han
zegoen pasteltxo bat ere jan zuen, eta izugarri hazi zen, buruarekin sabaia
jotzeko adina.
- Lagun nazazu, Untxi Zuri! – oihu egin zuen Aliziak.
Baina halako orroa irten zitzaion, untxia, izututa,
desagertu zela. Untxiak haizemailea ere bertan utzi zuen.
Alizia, atsekabetuta, negarrez hasi zen, eta bere malkoek
urez busti zuten gela. Haizemailea hartu, eta haizea ematen hasi zenean,
gorputza txikitu egin zitzaion.
“ zergatik egin ote du horrenbesteko negar?” zioen. “nire
malkoetan itoko naiz?”
Galduta zebiltzan bete izaki batzuekin egin zuen topo:
sagu bat, ahate bat, loro bar, karramarroak, itsas izarrak … Eta denen artean
bazterrera iristen lagundu zioten. Alizia
txikia ibiltzen hasi zen eta Untxi Zuriren etxea aurkitu zuen. Etzean
sartu eta botila batetik edan zuen …. Berriro ere hazi egin zen sabaira iritsi
arte. Etxea puskatuko zuela zirudien!
Untxi Zuri eta haren lagunek harriko bota zuten handik.
Baina harriak bere hankatzarrak ukitzean, pastel bihurtzen ziren; Aliziak jan
egin zituen, eta panpina baten tamaina hartu zuen. Horrela, handik ateratzea
lortu zuen.
Basoan sartu, eta beldar batekin topo egin zuen: onddo
baten gainean zegoen etzanda, pipa erretzen. Aliziak onddo zati bati hozka egin
zion eta izugarri hasi zitzaion lepoa; baina beste aldetik hozka egin zionean,
bere onera itzuli zen.
Gero, dukesa bitxi batengana joan zen. Besoetan txerritxo
txiki bat kulunkatzen zuen, eta alboan izugarrizko katua zuen, barrez. Ondoren,
Martxoko Untxi eroarengana joan zen; hark Kapelugin Eroarekin eta muxar
lokartuarekin tea hartzeko gonbita egin zion.
Azkenean, zuhaitz batean, lorategi zoragarrira eramaten
zuen atea aurkitu zuen, Bihotz Erreginaren lorategia zen.
- Nor zara?- galdetu zuen Erreginak Alizia ikusi zuenean.- ingura
ezazue!
-
Ni …
Alizia naiz. Nazkatuta nago handitzeaz eta txikitzeaz.
-
Nire
errua al da hori? Moztu iezaiozue burua!
Baina aurretik croquet partida bat jokatu zuen, eta gero,
Alizia Epaimahaiaren Aretora eraman zuten. Han zituen zian Bihotz Erregina,
epaile lanean, erreinuko kartak eta animalia taldea. Untxi Zuri zen erregearen
heraldoa.
-
Maiestateari,
Bihotz Erreginari, jendaurrean barre egiteaz saltzen dugu Alizia anderea – esan
zuen Untxi Zuriak -.
-
Moztu
iezaiozue burua!
-
Epaia
bota zuen Erreginak.
Kartak neskatxaren gainera joan ziren korrika, baina
neskatxak ihes egin zuen. Halere, berehala zituen berriro atzean … Eta
horretan, Alizia esnatu egin zen. Ibai ertzean zegoen, etzanda. Dinah katuari
eta ahizpari Herrialde Miresgarrian ikusitakoa kontatu zien.
AMAIERA
No hay comentarios:
Publicar un comentario