Zatoz nirekin ipuinen mundua ezagutzera!

2011/12/06

IPUINEN KONTSUMO ARDURATSUA

Ipuinak oso baliabide onak dira jolastu eta ikasteko; baina gauza guztiak bezala, erabiltzen jakin behar. Edozein ipuin ez da egokia segun eta zeintzuk diren gure helburu eta baloreak. Ezkutuko eduki asko dute ipuinek, eta erabili aurretik ez baditugu aztertu eta aukeratzen, nahi ez ditugun balore eta ezaugarriak trasmititzera irits gaitezke. Holakorik nahi al dugu?

Ipuinek funtzio onuragarri asko dituzte, baina horrek ez du itsu-itsuan kontsumitu behar ditugunik esan nahi. Ipuinen kontsumo arduratsurako beraz, gomendioak eta adibide praktikoak dituen liburu bat gomendatzen dizuet: "Ipuinak ez sexistak izateko gida". Sexismoan zentratzen bada ere, ipuinen ezaugarri orokorrez hitz egiten digu, eta gaur eguneko baloreekin bat datozen ipuinak eta haiekin egiteko ekintzak proposatzen dizkigu.

Liburu horretatik hartu ditugu ipuinen funtzioak , ipuinen garrantzia zein tamainakoa den ikus dezazuen:

Ipuinen funtzioa
Momentu atseginak emateko tresnak izaten dira (umeak oheratuta loarazteko, lasai daudenean kontatzeko...).
Irudimena eta sormena bultzatzen dute.
Umeak ipuinaren protagonistak bihur daitezke eta gauza harrigarriak egin.
Umeak duen errealitatera hurbiltzeko tresna.
Gertaera desberdinen aurrean pertsonek duten portaera eta betetzen dituzten rolak azaltzen dituzte.
Ikasleen interesa eta irudimena erakartzen dute.
Ikasbide bat zabaltzen da, ona eta txarraren arteko desberdintasuna argi utziz eta bide egokia zein den markatuz.
Eguneroko hizkuntza erabilgarria testuinguru batean kokatu eta beste egoera batzuetara aldatzeko aukerak ematen dituzte.
Komunikazio trebetasunen garapena eta hizkuntza naturaltasunez erabiltzea sustatzen dute.
Hizkuntzaren ikaskuntza pertsonalizatzen dute.
Testuinguru egokia eskaintzen dute, hasierako irakurmena eta idazmena modu eragingarrian lantzeko.
Ipuina kontatzen zaien bitartean umeei denbora eskaintzen zaie, maitatuak direla erakusten zaie.

Irakurketak haurren bilakaeran duen funtzioa

PSIKOLOGIKOA

  • Sormena, irudimena eta fantasia estimulatzen ditu.
  • Nahi psikologikoak betetzen ditu.
  • Barne mundua, bere intimitatea aberasten du.
  • Sentikortasuna suspertzen du.
  • Kritika ahalmena lantzen du.
  • Bere gatazka pertsonalak konpontzen laguntzen du.
  • Beldurrak, kezkak... gainditzea ahalbidetzen du.
  • Bere autoestima lantzen du.
  • Ohiturak sortzen ditu.
  • Hazten eta heltzen laguntzen du.
SOZIALA
  • Giza harremanak ulertzen laguntzen dio.
  • Rolak eta portaera ereduak irakasten ditu.
MORALA
  • Besteekiko tolerantzia, ulermena eta errespetua errazten ditu.
ESTETIKOA
  • Ahalmen estetikoa eta artistikoa estimulatzen ditu.
INTELEKTUALA
  • Mundua, errealitatea ezagutzen laguntzen dio.
  • Informazioak, ikasketak jasotzeko baliabide egokia.
  • Jakin-mina suspertzen du.
  • Hausnarketa eragiten du.
  • Bere "zergatiei" erantzuten die.
  • Jarduera mentala egituratu eta aberasten du.
  • Arreta, kontzentrazioa, oroimena... estimulatzen ditu.
AFEKTIBOA
  • Bere guraso eta hezitzaileekiko harreman afektiboak eta komunikazioa suspertzen eta hobetzen ditu.
  • Heziketa emozionala eratzen laguntzen du.
HIZKUNTZA
  • Bere komunikatzeko gogoa betetzen du.
  • Hiztegia aberasten du eta hizkuntza ulermena eta adierazpena garatzen ditu.
PERTZEPZIOARENA
  • Zentzumen-pertzepzioak, orokorki, estimulatzen ditu.

2011/11/30

HAURRENTZAKO IPUINAK


Ipuinen mundua oso zabala da. Edozein gairi buruzko liburuak aurkitu ditzakegu: munduko objektu arraroenari buruzko libururren bat, animalirik handienaren libururen bat, inoiz gertatu ez diren gertakariei buruzko liburu bat, etab. Seguru aski burura etortzen zaigun gairik arraroenari buruzko libururen bat idatzita egongo da. Liburuekin mundu zoragarrietara joateko edo abenturazko istorio zoragarri baten pertsonaia izan dezakezu. Ipuinak irakurtzean gure irudimena piztu egiten da, eta gure bibitzako arazoetaz ahaztu egin ahal gara... ordu batzuetan behintzat. Horregatik, ekintza ona izaten da ume txikiei liburuak irakurtzea eta haien barruan liburuak irakurtzeko zaletasuna piztea.

Haur Hezkuntza geletan ipuin asko lantzen dira, umeek garapen ona edukitzen laguntzen dutelako eta haien gustuko ekintza bat delako.

Izan ere, ipuinak umeen irudimena lantzeko tresna ezin hobeak dira. Umeek ipuin bat entzuterakoan, haien burua istorioan sartzeko aukera izaten dute eta, horrela, haien irudimena lantzen dute. Gainera, hizkuntza lantzeko eta umeek bokabulario handitzeko oso baliagarriak dira ipuinak.

Badaude betidanik kontatu izan diren ipuinak eta ipuin berriak baina, nire ustez, antzinako ipuinak dira gaur egungo ipuinak baino askoz ere politagoak.

Ondoren, interneten eskuragarri dauden haurrentzako aproposak diren ipuin batzuen zerrenda ipiniko dizuet:




Eta amaitzeko bideo bat ipiniko dut. Bideoan agertzen da irakaslea bat 3 urteko gela batean ipuin bat kontatzen.

2011/11/27


RODARI


1920an Gianni Rodari idazlea Lombardian jaio zen eta Roman hil zen 60 urte zituelarik. Bere bizitza osoa idazteari ekin zion. Bere idazkien hartzaileak haurrak ziren eta baita jorratzen zituen gaiak haurrekin zer ikusi handia zituztenak ziren. 1970an "Andersen" Saria irabazi zuenean hezkuntza amilan errekonozimendua lortu zuen.

Bere liburu ospetsuenatariko bat "Gramatica de la fantasia" da. Liburu honetan Rodari haurrak eta helduak ipuinak kontatzeko eta sortzeko metodoak azaltzen ditu. Honela bere pentsamendua adieraziz, bere ustez ipuinak kontatzeko eta asmatzeko oinarria irudimenean eta kreatibitatean dago.
Liburu honen zatirik handiena autoreak haurrekin izandako esperientziak kontatzen ditu. Horrez gain, ipuin tradizionalei buruzko informazioa adierazten da.

2011/11/25

EL REY DURMIENTE

 EL REY DURMIENTE

LAS 7 CABRITAS Y EL LOBO

LAS 7 CABRITAS Y EL LOBO

IPUINAK SORTZEKO BESTE METODOAK


IPUINAK SORTZEKO BESTE METODOAK


Istorio bat asmatzeko beste modu bat, subjektua eta objektuaknahastearena da. Hurrengo taulan ikus daitekeen bezala, subjektuak eta predikatuak nahasten baditugu, hara, istorio berezi bat asmatu berri dugu.
Honako teknika honek oso era errez eta azkarrean egoera fantastiko bat planteaztea ahalbitzen du.
Istoriak asmatzeko betse teknika bat errore batean oinarritutakoirudimenezko egoera sortzearen da. Honetrako gaikzi ulertu sor dezakeen hitz, egoera edo esaldi bat hartu eta hortik abiatuko gara; mandoa (animalia) eta mandoa (telebista) esaterako.
Beste teknika baliagarri bat galderekin jolastearena izan daiteke. Horretaeako egunkarietako hainbat berri hartu eta zer, noiz, nn, nolagalderak nahastuko ditugu. Edo zergatik ez, bururatzen zaigun beste ezer!
Ipuinak asmatzeko beste prozedura bat, ipuin tradizionalak eraldatzearena izan daiteke. Horretarako kontakiun bat hartu, eta elementu berri bat sartuko diogu (Txanagoritxu motorrean doa, eta otsoa baino lehenago iristen da amonaren etxera) , edo edo osagai batzuk alderantziz aurketuko ditugu (amonak otsoa jaten du), ipuinen entsalada egin (eta orduan, printze urdinarekin egin zuen topo Txanagorritxuk, honek sagar gorri goxoa eman zion, eta gure neskatxak hau murtzikatzean lo seko geratu zen...), “ipuina plagiatu”, beste konteztu baanjarri (animaliak beharrean pertsonak), PROPPenfuntzioetatik(Proppak dira ipuin folklorikoetan agertzen diren elementuak) serie bat ateratzea eta hortik oinarrituta istorio bat sortzea...

IPUINAREN GARRANTZIA


IPUINAREN GARRANTZIA

Umearen lehengo bizitza urteak oso garrantzitsuak dira, adin horretan gauzak ikasteko gogoz daude. Bi lau urte dituztenean kontzeptu batzuk bereizten doa( aurrean, jatordua...). Lau eta zazpi urte dituenean baloreak eta jokaerak barneratzen hasten da. Beraz, hau irakasteko baliabide erabilgarriena ipuinak dira. Haur hezkuntzan ipuina da lanaren ardatza, bere inguruan abestiak, errimak,igarkizunak, eskulanak eta abar ikasten dituzte.
Haurrei ipuinak kontatzea gustatzen zaie, behin eta berriz entzun al dute ipuin bera eta gauzak desberdinak ikasi izango ditu.lehen aldiz entzuten duenean ipuin bat gauza gutxi batzuetan fijatzen da, baina behin eta berriz ipuina entzunten badu kontzeptu gehiagotan fijatuko da.
Lehen esan dudan moduan, ipuinen bidez haurrei gizartean egokiak diren jarrerak garatzen laguntzen dio. Horrez gain, istorioak kontatzeren bitartez baloreak ere transmititzen zaie.
Horregatik , hain garrantzitsua da umeei ipuinak kontatzea.