Ipuinen mundua oso zabala da. Edozein gairi buruzko
liburuak aurkitu ditzakegu: munduko objektu arraroenari buruzko
libururren bat, animalirik handienaren libururen bat, inoiz gertatu ez
diren gertakariei buruzko liburu bat, etab. Seguru aski burura etortzen
zaigun gairik arraroenari buruzko libururen bat idatzita egongo da.
Liburuekin mundu zoragarrietara joateko edo abenturazko istorio
zoragarri baten pertsonaia izan dezakezu. Ipuinak irakurtzean gure
irudimena piztu egiten da, eta gure bibitzako arazoetaz ahaztu egin ahal
gara... ordu batzuetan behintzat. Horregatik, ekintza ona izaten da ume
txikiei liburuak irakurtzea eta haien barruan liburuak irakurtzeko
zaletasuna piztea.
Haur Hezkuntza geletan ipuin asko lantzen dira, umeek garapen ona edukitzen laguntzen dutelako eta haien gustuko ekintza bat delako.
Izan ere, ipuinak umeen irudimena lantzeko tresna ezin hobeak dira. Umeek ipuin bat entzuterakoan, haien burua istorioan sartzeko aukera izaten dute eta, horrela, haien irudimena lantzen dute. Gainera, hizkuntza lantzeko eta umeek bokabulario handitzeko oso baliagarriak dira ipuinak.

Badaude
betidanik kontatu izan diren ipuinak eta ipuin berriak baina, nire
ustez, antzinako ipuinak dira gaur egungo ipuinak baino askoz ere
politagoak.
Ondoren, interneten eskuragarri dauden haurrentzako aproposak diren ipuin batzuen zerrenda ipiniko dizuet:
- Barbantxo ( ipuina entzuteko aukera ere badago )
- Maddiren erlojua ( ipuina entzuteko aukera ere badago )
Eta amaitzeko bideo bat ipiniko dut. Bideoan agertzen da irakaslea bat 3 urteko gela batean ipuin bat kontatzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario