KATU BOTADUNA
Nekazari
aberats batek hiru semeei utzi zien bere aberastasuna. Lehenari, lurrak eman
zizkion; bigarrenari, errota; eta hirugarrenari, besterik ez zuenez, katu bat
eman zion.
Gazteenak
ez zekien katuarekin bizibidea nola atera. Urruneko herrialde batera abiatu zen
katuarekin, eta han garrantzizko gizon baten zerbitzura jardutea pentsatu zuen.
Bidaian,
berehala ohartu zen katu hura oso azkarra zela. Helmugara iritsi zirenean,
katuak kapela lumaduna eta zaldian ibiltzeko botak eskatu zizkion. Horiek
jantzita, plan bat jarri zuen abian. Erbi eta eper ederrenak ehizatu, eta
egunero, jauregira joaten zen ehiza erregeari eskaintzera, bere nagusiaren
izenean; Karabasko markesa.
Arratsalde
batean, katua eta nagusia ibaian zeudela, erregea eta printzesa igaro ziren
zalgurdi batean.
Katuak mutikoaren jantzi xehatuak ezkutatu eta
oihuka hasi zen, laguntza eske: Karabasko markesari arropa lapurtu ziotela esan
zien. Erregeak, izena entzun zuenean, jauregiko jantzirik ederrenak markesari
eramateko agindu zion zerbitzariari.
Dotore
jantzita zegoela, mutikoak neskatxari adeitasun handiz agur egin zion.
Neskatxak mutikoa ikusi bezain pronto, harekin maitemindu zen.
-
Igo
zaitezte nirekin zalgurdira- esan zien erregeak.
Eta
bideari ekin zioten. Bitartean, katua inguruko soroetan ibili zien, korrika.
Nekazariei mesede bat eskatu zien: erregeak galdetzen bazien lur haiek norenak
ziren, nekazariek esan behar zuten.
Karabasko
markesarenka zirela. Ondoren, jauregi izugarri batera joan zen katua. Bertan
ogro bat bizi zen, inguruak beldurtzen aritzen zena. Audientzia eskatu zuen,
berarekin hitz egiteko, eta abilezia handiz azaldu zion urrunetik etorria zela,
haren ospeak erakarrita, eta zer mirari egin zitzakeen ikusi nahi zuela.
Ogroak,
harrotuta, lehoi, tigre eta pizti beldurgarri askoren itxura hartu zuen. Katuak
beldur zenaren plantak egiten zituen, eta handik gutxira, esan zion:
-
Sagu
bihurtzeko gai izango al zinateke?
-
Noski!-
esan zion ogroak – ikusiko
duzu.
Eta,
bat – batean, sagu bihurtu zen. Katuak saguaren gainera jauzi egin, eta ziztu
batean, jan egin zuen.
Erregearen
zalgurdia gaztelu hartako ataria sartu zenean, katuak harrera egin zien.
-
Errege
hori! – eta begirune handiz agur
egin zion. – ongi etorri Karabasko
markes handiaren gaztelura.
Erregea
harrituta gelditu zen etxe eder eta luxuzko hura ikusi zuenean.
-
Markes
maitea – esan zion erregeak, - ez nekien hain aberatsa zinenik. Gustura emango dizut
alabarekin ezkontzeko baimena.
Handik
egun batzuetara izan zen erregearen alabaren eta Karabasko markesaren arteko
ezkontza. Eta ezkonberrien atzean, bota distiratsuak eta lumazko txapela
jantzita, katu bizkorra zihoan. Ordutik aurrera oso zoriontsuak izan ziren bai
katua bai nagusia.
AMAIERA
No hay comentarios:
Publicar un comentario