Zatoz nirekin ipuinen mundua ezagutzera!

2011/10/19

EDURNE ZURI

EDURNE ZURI

Gizon ahaltsu batek oso alaba ederra zuen. Edurne Zuri zuen izena, oso zabal zuria zuelako.

Edurne Zuriren ama bera jaio zenean hil zen, eta Edurne Zurik hamabost urte bete zituenean, aita berriro ezkondu zen. Amaordea oso emakume harroa zen, munduko ederrena zela uste zuen. Egunero, aztiak opari emandako ispilu sorginduari begiratu, eta galdetzen zion:

-    Ispilutxo, nor da erreinuko emakumerik ederrena?
-    Zu zara ederrena-  erantzuten zion ispiluak. Baina egun batean, ispiluak esan zion:
-    Erreinuko ederrena Edurne Zuri da, zu baino ederragoa da.
Amorraturik, amaordeak Edurne Zuri urruneko baso batera eraman, eta bertan hiltzeko agindua eman zion zerbitzari bati.

Hainbat egunez basoan ibili ondoren, iritsi beharreko lekura iritsi zirenean, zerbitzariari beratu egin zitzaion bihotza:

-    Egin ihes!- esan zion, ez baitzen agindua betetzeko gai izan.

Eta basoan sartzen utzi zion. Eguzkia ezkutatzen hasi zenean, erreka alboko etxetxo batera iritsi zen. Atea jo zuen, baina ez zuen inork erantzun, eta nekatuta zegoenez, barrura sartu zen. Etxe hartan dena zen txikia. Edurne Zurik atseden hartu zuen, eta lo gelditu zen.

Etxe hartan ipotx batzuk bizi ziren, eta lanetik etorri zirenean, liluratuta gelditu ziren lo zegoen neskatxa eder hari begira.

-    Gurekin geldituko da- esan zuen zaharrenak.

-    Horrela, konpainia egingo digu.

Edurne Zuri esnatu zenean, eta ipotxak ikusi zituenean, ametsetan ari zela iruditu zitzaion. Baina oso onak zirenez, eta oso ondo zaintzen zutenez, haiekin gelditu zen.

Egunek aurrera egin, eta amaordea oso zoriontsu zegoen, uste baitzuen bera zela, berriro ere, erreinuko emakumerik ederrena. Goiz batean, galdetu zion ispiluari:
-    Ispilutxo, nor da erreinuko emakumerik ederrena?

-    Edurne Zuri, basoko ipotxekin bizi da, eta zu baino ederragoa da- erantzun zion ispiluak.

Haserre, arerioa berak akabatuko zuela pentsatu zuen. Atso zaharrez mozorrotu, eta saski bat hartu zuen, sagar pozoituz beteta. Hala, Edurne Zuriren bila joan zen.

-    Oso sagar gozoak  ditut- hasi zen oihuka ipotxen etzera iritsi zenean.

Edurne Zurik denbora zeraman inorekin hitz egin gabe, eta atsorekin hitz egin gabe, eta atsorekin hitz egitera irten zen.

-    Nahi al duzu bat? – galdetu zion agureak adeitsu, eta ederrena eskaini zion.

Edurne Zurik sagar eder hura ikusi zuenean, onartu egin zion. Baina hozka egin bezain pronto, lurrera erori zen, eta atsoa basoan barrena desagertu zen.

Ipotxak etxera itzuli zirenean, Edurne Zuri hilda aurkitu zuten. Negar batean aritu ziren denak. Hurrengo egunean, harribitxien haitzulotik hurbil, lorezko ohe bat prestatu zioten, betiereko atseden har zezan.

Egun batean, printze lirain bat hurbildu zen harribitxien haitzulora. Edurne Zuri ikusi zuenean, harekin maiteminduta gelditu zen, eta haren edertasunarekin liluratuta. Musu eman zion, eta halako batean, miraria gertatu zen: Edurne Zuri esnatu egin zen. Printze Gaztea neskatxaren bihotz onarekin liluratuta gelditu zen, eta berarekin ezkontzeko eskatu zion. Herrialde hartako erregina bihurtu zen, eta oso zoriontsua izan zen.


AMAIERA

3 comentarios: