EDURNE ZURI
Edurne Zuriren ama bera jaio zenean hil zen, eta Edurne Zurik
hamabost urte bete zituenean, aita berriro ezkondu zen. Amaordea oso emakume
harroa zen, munduko ederrena zela uste zuen. Egunero, aztiak opari emandako
ispilu sorginduari begiratu, eta galdetzen zion:
-
Ispilutxo,
nor da erreinuko emakumerik ederrena?
-
Zu zara
ederrena- erantzuten
zion ispiluak. Baina egun batean, ispiluak esan zion:
Amorraturik,
amaordeak Edurne Zuri urruneko baso batera eraman, eta bertan hiltzeko agindua
eman zion zerbitzari bati.
Hainbat
egunez basoan ibili ondoren, iritsi beharreko lekura iritsi zirenean,
zerbitzariari beratu egin zitzaion bihotza:
-
Egin
ihes!- esan zion, ez baitzen
agindua betetzeko gai izan.

Etxe
hartan ipotx batzuk bizi ziren, eta lanetik etorri zirenean, liluratuta gelditu
ziren lo zegoen neskatxa eder hari begira.
-
Gurekin
geldituko da- esan zuen zaharrenak.
-
Horrela,
konpainia egingo digu.
Edurne
Zuri esnatu zenean, eta ipotxak ikusi zituenean, ametsetan ari zela iruditu
zitzaion. Baina oso onak zirenez, eta oso ondo zaintzen zutenez, haiekin
gelditu zen.
Egunek
aurrera egin, eta amaordea oso zoriontsu zegoen, uste baitzuen bera zela,
berriro ere, erreinuko emakumerik ederrena. Goiz batean, galdetu zion
ispiluari:
-
Ispilutxo,
nor da erreinuko emakumerik ederrena?
Haserre,
arerioa berak akabatuko zuela pentsatu zuen. Atso zaharrez mozorrotu, eta saski
bat hartu zuen, sagar pozoituz beteta. Hala, Edurne Zuriren bila joan zen.
-
Oso
sagar gozoak ditut- hasi zen oihuka ipotxen etzera iritsi zenean.

-
Nahi al
duzu bat? – galdetu zion agureak
adeitsu, eta ederrena eskaini zion.
Edurne
Zurik sagar eder hura ikusi zuenean, onartu egin zion. Baina hozka egin bezain
pronto, lurrera erori zen, eta atsoa basoan barrena desagertu zen.
Ipotxak
etxera itzuli zirenean, Edurne Zuri hilda aurkitu zuten. Negar batean aritu
ziren denak. Hurrengo egunean, harribitxien haitzulotik hurbil, lorezko ohe bat
prestatu zioten, betiereko atseden har zezan.
Egun
batean, printze lirain bat hurbildu zen harribitxien haitzulora. Edurne Zuri
ikusi zuenean, harekin maiteminduta gelditu zen, eta haren edertasunarekin
liluratuta. Musu eman zion, eta halako batean, miraria gertatu zen: Edurne Zuri
esnatu egin zen. Printze Gaztea neskatxaren bihotz onarekin liluratuta gelditu
zen, eta berarekin ezkontzeko eskatu zion. Herrialde hartako erregina bihurtu
zen, eta oso zoriontsua izan zen.
AMAIERA
me ha servido
ResponderEliminarta bien
ResponderEliminarTu madre
ResponderEliminar