URREZKO ARRAUTZAK ERRUTEN ZITUEN
OILOAK
Aspaldi
baziren herri txiki batean bizi ziren senar – emazteak. Beren zoriaz kexu
zirelako ziren ezagunak. Eguraldi ona egiten zuenean, kexu ziren bero zelako;
hotza egiten zuenean, kexu ziren herrialde hartan bizi zirelako, ez baitzen
sudurra atetik ere atera.
Gainera,
oso zuhurrak ziren. Herrian esaten zen urrezko txanpon bategatik gai zirela
senide eta adiskide guztiak saltzeko.
Iratxo
jostari eta bromazale batek, haiei buruz esaten zena egia zen egiaztatzeko,
senarrarengana hurbildu zen, eta honela esan zion zuhaitz batetik:
-
Jauna,
gaixo al zaude? Gose al zara? Triste ikusten zaitut, eta nekatuta,
zoritxarrekoa dirudizu.
Gizonak
izuturik begiratu zion iratxoari eta dardarka hasi zen.
-
Ez, ez
nago gaixorik – erantzun zuen azkenean. Gose ere ez naiz, ez dut ezer txarrik. Baina triste nago emaztea
eta ni pobreak garelako.
Iratxoak
erantzun zion:
-
Ez bazara
gose, ez zara pobre.
-
Bai,
pobre naiz – erantzun zuen gizonak. – urrerik ez duena pobre da, eta nik ez dut urrerik.
Iratxoa
barrez hasi, eta esan zion:
-
Oker zaude.
Urre asko eduki dezaket, baina horrek ez dit zoriona emango. Eguzkiaren argia,
osasuna eta janaria. Paseatu eta bizitzaz gozatu behar dut zoriontsu izateko.
-
Ez, ez –
esan zuen gizonak. Urrerik
ez edukitzea da pobre izatea. Horregatik, ez naiz zoriontsu.
Gizona
hain triste ikusi zuenean, iratxoa, errukitu egin zen:
-
Pena eman
didazu, lagundu egingo dizut. Oilo bat emango dizut opari, eta egunero urrezko
arrautza errungo du. Zuk itxaron, eta iritsiko zaizu zoriona.
Eta
iratxoak oilo txiki bat atera eta gizonari eman zion. Gizonak jakaren azpian
jarri, eta korrika abiatu zen herrira. Iratxoa, bitartean, barrez lehertzen ari
zen.
Senar
– emazteak gau eta egun osoa oiloak urrezko arrautza noiz errungo zain egon
ziren. Egunsentian, oiloa kakaraka hasi eta handik gutxira, urrezko arrautza
eder bat agertu zen.
-
Zer amorrua!
– esan zuen emazteak. Bihar arte itxaron beharko dugu halako beste bat lortzeko.
-
Bai,
hau zoritxarra! – esan zuen, kexu,
senarrak. Denbora asko itxaron
beharko dugu herriko aberatsenak izateko. Horregatik egin du barre iratxoak
eman zidanean !
-
Nik entzun
dut! – esan zuen emazteak – oiloek barruan dituztela gero erruten dituzten arrautza
guztiak. Hilko al dugu? Horrela, kolpetik aterako ditugu denak.
-
Eta iratxoa
haserretzen bada?
-
Iratxoa
basoan dago, eta ez du jakingo - erantzun zion.
Eta
besterik gabe, oiloari lepoa moztu zioten. Baina barruan ez zen arrautza
gehiago, eta senar – emazteak negarrez hasi ziren, eta oihukoa bere
zoritxarragatik. Iratxoa, armairu baten gainean ezkutatuta, barrez ari zen:
-
Zoritxarra
edo zoriona ez daude gauza materialetan, norberaren bihotzean baizik.
AMAIERA
No hay comentarios:
Publicar un comentario