Zatoz nirekin ipuinen mundua ezagutzera!

2011/11/08

TXOKOLATEZKO ETXEA


TXOKOLATEZKO ETXEA

Egurgile bat bizi zen basotik hurbil emaztearekin eta bi semearekin. Mutikoa Hansel zen eta neskatoa Gretel.

Oso txiroak ziren eta ez zuten ezer ahora eramateko eta jateko. Gau batean, egurgileak esan zion emazteari :

-    Zer izango da gurean? Gero eta zailago daukagu bizitzeko eta ez daukagu jateko ezer.

-    Nik badut ideia bat – erantzun zuen amaordeak. – Bihar egurretan basora goazenean, umeak utziko ditugu bertan. Gutxienez gure salbatuko gara.

-    Inondik inora! Argi dago ez zarela haien ama! – oihu egin zuen egurgile gizajoak.

-    Horrelakorik egin ezean, akabo, prestatu lau hilkutxa. Denok hilko gara gosez.

Azkenean ekin eta ekin, emakumeak senarra konbentzitu zuen.
Umeek ezin zuten lorik egin urdaila hutsik zutelako. Halako batean, ondorengo elkarrizketa hau entzun zuten:

-    Hansel, galduta gaude!

-    Ez egin negarrik. Gretel; nik badakit zer egingo dugun.

Mutikoa ohetik altxatu eta etxetik atera zen.  Ilargi argitan, lurreko harriek dir - dir egiten zuten zilarra moduan. Hanselek poltsikoak harriz bete, eta arrebarengana itzuli zen.

-    Gretel, ez izan beldurrik. Ikusiko duzu harri hauek nola salbatuko diguten bizitza.

Eguna argitu bezain laster, emakumeak bi haurrak esnatu zituen:

-    Altxa haurrak! Eguzkia atera da eta basora joan behar dugu egurretan. Jantzi eta garbitu ondoren, haurrak sukaldera joan ziren.

Amaordeak ogi puska bat eman ondoren, zera esan zien:

-    Zaindu ondo eta ez ezazue bat – batean jan. Zati hau egun osorako duzuen janari bakarra da.

Hanselek harriz beterik zeukan poltsikoak eta ogi puska eman zion arrebari gordetzeko.  Tarteka- tarteka, Hansel harri zuriekin gelditzen zen bidea markatzeko. Aitak, orduan, burua biratu eta esan zion:

-    Zer duzu, Hansel? Arindu ezazu urratsa gal ez dezazun.

Basoaren erdi gunera heldutakoan, emakumeak haur biei esan zien:

-    Zuek hemen geldituko zarete egurretan. Ni aitarekin joango naiz arte zuhaitz bat botatzera. Iluntzean zuen bila etorriko naiz.

Haurrek, oso esanekoak, amaordeak agindutako guztia egin zuten.  Lana amaitu ondoren, bazkaltzera eseri ziren. Orduek aurrera egin zuten eta gaua etorri zen, baian gurasoak ez ziren bila etorri. Gretel negarretan hasi zen:

-    Lasaitu, Gretel! Ilargia irtetean, etzera joango gara!

Orduan, Hanselek eskutik heldu zion Greteli. Umeak goizean utzitako harri zurien arrastoari jarraituz, bi anai - arrebak goizaldean heldu ziren etxera. Amak gezurrezko poztasuna agertu zuen haurrak ikustean eta esan zuen:

-    Jainkoarren! Azkenean hemen zaudete!

Aita, ordea, benetan poztu zen, eta berehala atera zuen plater bat seme- alabentzat.

-    Jan ezazu, gose izango zarete- eta maitekiro hitz egiten jarraitu zuen. Atzo ebakitako artea saldu dudanez, badugu egun batzuetarako dirua eta jana.
Egunek aurrera egin zuten eta jatekoa bukatu zen. Eta berriro gau batean amaordeari entzun zioten:

-    Ez dago jatekorik ezta gastatzeko txanponik ere: beharrezkoa da zure seme- alabek etxetik alde egin dezaten, ez baduzu nahi denok gosez hiltzea.

Hanselek eta Gretelek dena entzun zuten eta gurasoak zurrungaka hasi zirenean, Hansel harritxoak bilatzera esnatu zen. Baina etzeko atea itxita zegoenez, ohera itzuli zen. Bere neba esku hutsik zetorrela ikusita. Gretel negarretan hasi zen:

-    Ez izan beldurrik, arreba. Ziur nago Jaungoikoak lagunduko digula.

Biharamunean, aurreko egunaren moduan gertatu zen, baina aldaketa batekin. Hanselek lurrera botatzen zituen amaordeak emandako ogi puskak. Goiz osoan haurrak egurretan egon ziren. Eguerdian bazkatzen eseri eta Gretelek opila banandu zuen Hanselekin. Hain nekatuak zeudenez, lokartu eta iluntzean esnatu ziren. Bakarrik zeuden eta inor ez zen eurengana joan. Gretel negarretan hasi zen:

-    Ez arduratu, maitea- esan zion Hanselek-. Ilargia irtetean etxera itzuliko gara. Botatako ogi puskek etxerako bidea aurkitzen lagunduko digute.
Ilargia argitu zen baina Hanselek ez zuen ogi puska bat ere aurkitu. Txoriek jan zituzten ogi puska guztiak! Zoritzarrak gorabehera, mutikoak arreba lasaitu zuen.

-    Ikusiko duzu nola aurkituko dugun bidea.

Orduan aurrera egin zuten. Gau osoan oinez bidea egin arren, haurrak ez ziren basotik atera. Gose eta nekatuta, belarrean etzan eta lotan gelditu ziren. Basoko fruituak jan zituzten esnatzean eta etxerako bidea bilatzeari ekin zioten. Eguerdia zen urrunean Gretelek etxe bat ikusi zuenean. Urratsa bizkortu eta minutu batzuen aurrean, etxea aurrez aurre zuten. Hormak bizkotxoz, leihoak azukrez eta teilatua txokolatez eginak ziren. Hanselek teilatuko zati bat hartu zuen etaarrebari eman zion:

-    Tori, Gretel, gozo- gozo egon behar du!

Bat- batean, zarata bat entzun zuten etxe barruan:

-    Nor dago nire teilatuko txokolatea jaten?

-    Inor ez, andere. Haizea da entzuten dena- erantzun zuen Hanselek.
Orduen, atea ireki eta oso zaharra eta itsua zen atsoa agertu zen atera. Haurrak horrenbeste ikaratu zirenez, eskuetan zuten txokolatea erori egin zitzaien. Baina atsoak irribarre egin eta esan zuen:

-    Ez izan beldurrik! Sartu etxera, nire kutunak, ez zaizue ezer txarrik gertatuko eta.

-    Haurrak lasaitu, barrura sartu eta inoiz baino hobeto joan zuten.

Ondoren siesta egin zuten. Atso atsegin hura ez zen zirudiena. Agure hura sorgin ikaragarria zen. Oso krudela eta gaiztoa zen eta gainera gozokiez egina zuen etxea, umeak erakartzeko eta ondoren jateko. Hanselek eta Gretelek lo egiten zuten bitartean, sorginak eskuak igurzten zituen eta hau esaten zuen:

-    Haur hauek zein gozo egongo diren egosita!

Biharamunean, sorginak Hansel esnatu zuen. Hitzik esan gabe, kortara eraman eta bertan giltzaperatu zuen. Gero, Gretelen logelara joan eta oihuka hasi zen:

-    Altxa, alper hori. Zoaz sukaldera eta gosaria prestatu. Prest dagoenean eraman Hanseli. Nik zure neba loditzea nahi dut, gizen- gizen jan dezadan.

Gretelek pena handiz egin zuen negar eta sorginak eskatutakoa egin zuen. Ez egin horretan, hurrengo hilabeteko ondorengo egunetan ere. Goizero- goizero, sorgina kortara joan eta Hanseli esaten zion:

-    Mutiko, atera atzarmar bat barra loditik. Jakin nahi dut ea loditu zaren. Hansel azkarrak bazekien atsoa erdi itsututa zegoela eta oilasko izter bat ateratzen zuela.

-    Hara- esaten zuen sorginak.- ume hau aurreko egunean bezain argal dago.
Haurra ez zenez loditzen, sorginak Hansel biharamunean jatea erabaki zuen. Horixe bera esan zion Greteli. Neska gaixoa negarretan joan zen sukaldera. Egun osoa eman zuen intzirika, eta behin eta berriz esaten zuen:

-    Jainko gurea, lagundu mesedez!

Goiza agertzeaz batera, sorginak Gretel esanatu zuen ogia egos zezan. Agureak ogi orea egina zeukan eta labea piztuta. Baina sugarrak horren bizi eta indartsu ikustean, sorginak atzera egin eta labean neskatoa egostea erabaki zuen.

-  Ez dakit sua prest dagoen- esan zion atsoak Greteli.- Hurbil zaitez labera bero- bero dagien begiratzeko. Gretelek sorginaren planak igarri zituen eta esan zuen:

- Oso txikia naiz hori egiteko, ez dakit.

- Ergel halakoa- oihu egin zion sorginak- Zatoz hona eta begira ondo nola egiten den.

Orduan Gretelek aukera aprobetxatu eta sorgina labe barrura bultzatu zuen. Atea sarrailatsu zuen ondoren. Jarraian haren oihua itzelak ez entzutearren, Gretel kortara joan zen Hansel askatzera. Egurrezko barra lodiak apurtzen zituen bitartean, pozarren eta zoriontsu esaten zuen:
-    Hansel, bizirik atera gara!  Sorgina egosita hil da.

Mutila kortatik atera eta anai- arrebak elkar besarkatu zuten. Pozaren pozez, sorginaren etxean sartu eta armairuak arakatu zituzten.

-    Hansel – esan zion Gretelek -, zatoz arin batean. Kutxa hau harri bitxiz beteta dago.

Jantzietako poltsikoak harri bitxiz bete zituzten. Gero etxera eramango zuen bidearen bila atera zuen. Bide luzea oinez egin arren, igarobidea ixten zien erreka bat aurkitu zuten.

-    Ezin dugu igaro Gretel. Bira egin behar dugu derrigorrean.

-    Inondik inora, ez dut sorginaren basora itzuli nahi. Lehenago erreka bera igaroko nuke ahate horren gainean – esan zuen Gretelek aurrean zegoen ahatea seinalatuz.

Bitan pentsatu gabe, ahateari deitu eta esan zion:

-    Ahate on hori! Errekaren beste aldera eraman gaitzakezu?

Eta ahateak horrela egin zuen. Lehenik Hansel igaro zuen, eta gero, Gretel. Berriro lehorrean, haurrak oinez hasi ziren eta handik lasterrera etxea eta aita ikusi zuten atean. Hanselek eta Gretelek oihukatu zuten:
-    Aitatxo, aitatxo!

Egurgilea triste zegoen. Haurrak bertan behera utzi zituenetik, emaztearen aholkuak entzuteaz zeharo damututa zegoen. Orduan, umeen ahotsak entzutean, esan zuen:

-    Eskerrak Jaungoikoari, bizirik zaudete, eskerrak, eskerrak!

Hirurak besarkatu eta handik aurrera ez zen etxe horretan poztasunik, zoriontasunik eta jatekorik falta izan, harri bitxi haiekin oso aberatsak izatera heldu baitziren.

AMAIERA

No hay comentarios:

Publicar un comentario