MARI ERRAUTS

Mari ederra txerritegian sartzen zuen amak, eta hondakinak
ematen zizkion jateko. Eta errautsa ipintzen zion ohetzat, bertan etzan zedin.
Mari Errauts deitzen zion ahizpak, iseka eginez. Mari Errauts geroa eta Mari
Errauts behera.

Mari bakar- bakarrik zegoela, andre eder bat agertu zitzaion,
eta inoiz inork dastatu duen janaririk gozoena eman zion. Gero, zilarrez, eta
urrez jantzi zuen.
-
Zoaz orain
ezteiak ospatzen ari diren etxera.
Etxe hartan, ez zuen inork ezagutu Mari. Gonbidatuen arteko
mutilik ederrenak atera zuen dantzara,
printze batek alajaina. Ilunabarrean, ama eta ahizpa etxeratu baino lehen,
txerritegira itzuli zen Mari bizkor- bizkor, eta arropa aldatu zuen. Andre
ederrak gorde zuen urre- zilarrezkoa.
- - Mari
Errauts, Mari Errauts! Ez dakizu zer ikusi dugun! Denik eta neskarik ederrena,
urrez eta zilarrez jantzia, erregearen semearekin dantzan!
- - Agian
ni neu izango nintzan.
- - Bai
noski! Nola ez! Gure Mari Errauts urrez eta zilarrez jantzia! Nola ez!
Garai hartan, ezteiek egun asko irauten zuten, eta hurrengo
egunean ere ezteietara joan ziren ama- alabak. Mariri, aurrekoan bezala, andre
ederra agertu zitzaion, eta, urrez eta zilarrez jantzirik, ezteietara eraman
zuen. Ilunabarrean, ama- alabak etxeratu aurretik itzuli zen Mari txerritegira.
Laster zuen ahizpa deika:
- - Mari
Errauts, Mari Errauts! Ez dakizu zer ikusi dugun gaur ere! Atzoko neska
berriro, denik eta ederrena, urrez eta zilarrez jantzia, erregearen semearekin
dantzan!
- - Agian
ni neu izango nintzen.
- -Bai
noski! Nola ez! Gure Mari Errauts urrez eta zilarrez jantzia! Nola ez!
Eta
hirugarren egunean ere gauza bera gertatu zen, baina Mari pixka bat gehixeago
ibili zen printzearekin dantzan, eta presaka etxeratu behar izan zuen.
Eskaileretan behera korrika zihoala, zapata bat galdu zuen, eta printzeak jaso
zuen beretzat. Mari juxtu- juxtu iritsi
zen, ahizpa txerritegian deika agertu aurretik:
- - Mari
Errauts, Mari Errauts! Ez dakizu zer ikusi dugun gaur ere! Atzoko neska
berriro, denik eta ederrena, urrez eta zilarrez jantzia, erregearen semearekin
dantzan!
- - Agian
ni neu izango nintzen.
- - Bai
noski! Nola ez! Gure Mari Errauts urrez eta zilarrez jantzia! Nola ez!

- - Printze,
printze! –xuxurlatu zion-. Neska horrek zapata ez dauka neurrira!

Ahizpa
zaharrak ezin zuen pauso bat gehiago egin, eta gelditu egin zen.
Printzeak,
berriz, txerritegiko leihotik begira zegoen neska ikusi zuen.
-
Begi
horiek, begi horiek … - esan
zuen berekiko.

- - Probatu
nahi duzu zuk?
- -Horrek?
– haserretu zen ahizpa zaharra
-
Mari
Errauts horrek?
Baina
printzeak txerritegiko atea zabaldu zuen, eta Mari Errautsi eskaini zion
zapata. Neurri- neurrian zeukan. Orduantxe agertu zen ama ere, hondakinak eta
errautsak zekartzala.
Ama
eta alaba zaharra ahoa bete hotz utzita, printzeak berekin eraman zuen Mari
Errauts. Bidean, andre ederra agertu zitzaien, eta urrez eta zilarrez jantzi
zuen Mari. Ezkondu, eta zoriontsuak izan omen ziren. Hiru eguneko ezteiak
ospatu zituzten, eta haietara joaterik ez zuten izan guk dakigun batzuek.
AMAIERA
No hay comentarios:
Publicar un comentario