AHATETXO ITSUSIA


Ahatetxoek
hainbat egun behar izan zituzten arrautzatik irteteko. Azkenean, amak
banan-banan irteten ikusi zituen. Oso bizkor hasi zitzaion bihotza taupadaka,
pozaren pozez. Amaren batera uretara sartu, eta igerian hasi ziren, denak
batera, txio- txioka. Oso ederrak ziren denak. Baina,
azkena, arrautza zuritik
inten zena, berezi- berezia zen, ez zen besteak bezalakoa … itsusia zen oso.

Ahate ama
kezkatuta zegoen, eta triste jartzen zen begiratzen zion bakoitzean.
“ Ahatetxo
Itsusia” esaten zioten denek. Anaiek ere erdeinuz
begiratzen zioten, ez baitzen beraiek bezalakoa.
Ahate gaixoa
oso triste zegoen, denek barre egiten zioten, eta itsusia zela esaten zuten.
Gau batean “
Ahatetxo Itsusiak” errota zaharretik alde egitea erabaki zuen.
Aspertuta zegoen,
denek barre egiten baitzioten, eta denak lo zeudela, ihes egin zuen. Lo egiteko
leku bila ibili zen, eta goizaldean, etxe bat aukeratu zuen, ibai bazterrean.
Neskatxa bat oiloei jaten ematen ari zen.
Hantxe
gelditu zen Ahatetxoa. Baina han ere itsusia zela esaten zioten, behin eta
berriro, hegazti zein jabeek. Gainera, oilarraren krudelkeria jasan behar zuen:
eskortako animalia guztiak izutu nahian ibiltzen zen.
-
Ahate itsusi hori gehiegi
gizendu da!- entzun zion behin nagusien alabari.
-
Bai - erantzun
zion aitak-, hiru oilok baino
gehiago jaten du. Erre egin beharko dugu …
Egun hartan
bertan, ibaian behera ihesi joan zen. Inguru zingiratsu batera iritsi zen, eta
han ezkutatu zen, kanabera artean. Hantxe igaro zuen negua, negu luze eta
iluna.
Baina iritsi
zen udaberria, eta dena loretan jarri zen … Arratsalde eguzkitsu batean,
beltxarga talde bat iritsi zen aintzirara. Ahatetxoak ez zekien zer egin, baina
azkenean, haiengana joatea erabaki zuen.

-
Inoiz ikusi dudan beltxarga
ederrena zara. Zatoz gurekin, gure erregea izango zara …
“ Beltxarga
ederra, parerik gabea, izango da aintzirako erregea”, esan zuten denek batera.
Negu luze hartan “ Ahatetxo
Itsusia” beltxarga eder bihurtu zen, eta orduz geroztik, zoriontsu bizi izan
zen.
AMAIERA
oie wei papaio
ResponderEliminar